Daily Archives: 29 ekaina, 2014

2014ko Setioaren Urteurrena

Ekaina heltzen den bakoitzean, Martin Ttipia Kultur Elkartea haren Setioaren Urteroko Omenzko Kalejirari ekiten dio. Gaur izan da 2014ko Kalejiraren edizioa. Napar banderak izan dira Gasteizko Erdi Aldean gehien ikusi direnak. Eskerrik asko gure ekimenan parte hartu duzuen guztioi. Zuek zarete Gasteiz-en Abotsa, Burua eta Oroimen Historikoa.

Ibilaldia 13:00 etan hazten da Eskoriatza Eskibel jauregian. Handik Hiriko Erdiguneko kaleetan barrena abiatu dira gure ekimena bultzatzen dutenak, 8 kilo-ko Nabarrako bandera erraldoia zeramatenak.

IMG-20140629-WA0006

Eskoriatza-Eskibel Jauregiaren ondoan, gure bandera erraldoiarekin

Ibilaldia amaitu da ordu erdi eta geroago Farolón-en ondoan, Aiotz Plazako sarreraren ondoan, alegia. Gure Lehendakaria Fernando baita Iñigo gure taldekidea urte honetako manifestua irakurri izan dute eta hantxe bertan amaitu da gure kalejira.

20140629_134439

Goltzibar (ezkerrean), independentziaren aldeko pankartarekin, Aiotz Plazaren ondoan.

Independentzia aldarrikatzen dugun bakoitzean (halaxe egin genuen gure Kalejira-ren amaieran) halako hartan subiranoak izan ginela gogorazten diegu napar gizarteari. Gure arazoei (gure baliabide eta borondate propioaren bitartez) aurre egiteko gai garela azpimarratzen dugu ere gure bandera jendearen aurrean jartzen dugunean.

Hori guztiagatik, inoiz baino ozenago, azpimarratu nahi dugu Naparrak izan nahi dugula. Inoren aurka, baizik eta denon alde. Baina Naparrak.

IMG-20140629-WA0003

Gure bozeramaleek gure manifestua jendearekin konpartitzen dute.