Tag Archives: Euskeraren Jatorria

MAIATZAK 13, EUSKERAREN JATORRIAREN 11. BILTZARRA IRURTZUNEN: “EUSKERA ETA EUSKAL ZENA”

Euskeraren Jatorriaren 11. Biltzarra – Irurtzungo Kultur Etxea – 2017ko maiatzak 13
Aurkezpena

(H)amaika hitzaren esanahia amaierarik ez duena omen da (“amai”+”ga”), hau da, pilo bat eta, horregatik, Euskeraren Jatorriaren biltzarra zenbaki horretara heldu denez, gai berezia lantzea pentsatu da: euskerak euskaldunoi ematen digun nortasuna, hau da, hizkuntzaren bidez ze mundu ikuskera garatzen eta osatzen dugun, hizkuntzaren bidez nola azaltzen garen mundu honetara.

Euskerak berdintasuna bilatzen duen hizkuntza dugu, generoen artean eta gizarte maila guztien artean. Euskera bizikidetza errazten duen hizkuntza da, taldea lehenesten duelako. Euskera ekologia bultzatzen duen hizkuntza da, izenak tokiek ezarritakoak direlako eta ez alderantziz.

Irakurtzen jarraitu

EKAINAK 13, LARUNBATA: IRUÑEA-VELEIA SALBATZEKO BI HITZORDU

Imagen de la ciudad de Iruña-Veleia, tal y como los investigadores la conciben a tenor de lo investigado hasta el momento (Iturria: http://www.veleia.com)

SOS Iruña-Veleiak, Euskeraren Jatorriak eta Martin Ttipia Kultur Elkarteak dei egiten dizuete datorren ekainaren 13an, larunbata, Gasteizen egingo diren bi ekimen hauetan parte hartzera:

  1. a) Batzar Informatiboa: Orain arte Iruña-Veleiako grafitoen aldeko lanak zein fruitu eman dituen, dauden oztopo nagusiak zeintzuk diren eta datorren ikasturtean, irailetik ekainera, denon artean egin ditzakegun gauzak aztertu nahi ditugu Aldabe Kultur Etxean egingo dugun batzar irekian, goizeko hamarretatik (10:00) aurrera. Gobernu aldaketarekin ere, agian, une egokia da gauzak aldatu ahal izateko.

Egoera larria da: susmo batzuen arabera, Nuñez 6 urte hauetan topatutako grafitoak suntsitzen edo ezkutatzen ari da, hondeamakinarekin sektore oso batean egin zuen moduan. Bestetik, beste grafito batzuk garbitu omen dituzte, inoiz datatzeko aukerarik egon ez dadin. Herritarrok mugitu behar gara, eta ezin dugu gure ondarearen aurkako ekintza hauek onartu.

  1. b) Enkartelada: Ostegunero, urtarriletik hona egin den enkartelada Arabako Aldundiaren aurrean ere egingo dugu larunbatean bertan, ekainaren 13an, 13:00etan, eta parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

– SOS IRUÑA-VELEIA, EUSKERAREN JATORRIA eta MARTIN TTIPIA K.E. –