Tag Archives: euskalduntze berantiarra

“EUSKALDUNTZE BERANTIARRA” DOKUMENTALA SALATZEN // DENUNCIA SOBRE EL DOCUMENTAL “LA VASCONIZACIÓN TARDÍA”

vasconia

(Más abajo en castellano)

EITBk Baskoniako historia bat: euskalduntze berantiarra film dokumentala 2014ko Donostiako Zinemaldian ekonomikoki babestu zuen. Ondoren, pelikula hori luzatu eta atalka zatituz, Baskoniako historia bat izeneko dokumental sorta eskaini digu, euskaraz lehen eta gazteleraz ondoren 2015. eta 2016. urteetan zehar.

Irakurtzen jarraitu

Advertisements

“UNA HISTORIA DE VASCONIA: EUSKALDUNIZACIÓN TARDIA” DOKUMENTALAREN HUTSIK INPORTANTEENAK- Aitzol Altuna Enzunza

oo.bask1

DOKUMENTALA:

http://www.eitb.tv/es/video/baskoniako-historia-bat/4472858537001/4473397331001/euskalduntze-berantiarra/

1. DOKUMENTALAK ez du azaltzen hipotesi hau nondik datorren, gainera “GAURKO HIPOTESIA” dela ADITZERA EMATEN DU BEHIN ETA BERRIRO!

Ez du esaten 1925. urtekoa dela, Gómez Moreno eta Sánchez Albornozek hasia: Araban iberoz jendearen izenak aurkitzean (ez zeltaz) eta “vascongado es el que está vasconizado” argudiopean.
Eusko-akitanismoa oraindik aurretikoa da, A. Oihenart (1592-1667): “de la región de Novempopulania ocupada por los baskones” esaldi soltea.
Gregorio Tours 587. urtean esandakoa hartzen dute oinarri baita: “Irrumpieron los vascos de entre las montañas, bajaron a los llanos, devastaron viñas y campos, incendiando las casas, llevándose a muchos cautivos con sus ganados. Contra los cuales actuó a menudo el duque Austrovaldo, pero causándoles poco daño”.
Ordurako Baskonia bat zen, ez du inork Akitania hitza erabiltzen. Idacio Gallaeciakoak 456. urtean ez du bereizketarik egiten, dena da Baskonia (Ebro-Garonara doan lurraldea behintzat).

Irakurtzen jarraitu