Daily Archives: 21 Iraila, 2020

1620 Nafarroako lo(r)aldia

Urriaren 3an Donapaleun “1620 Nafarroako lo(r)aldia” ekimena burutuko da: Nafarroa askearen azken hiriburuan, alegia.

Bertan, Nafarroa Garaiaren konkista (1512an hasita) eta Batasun Ediktuaren (1620) arteko nafar Errenazimentuaren loraldia birpasatuko da: Erresuma askeak iraun zuen bitartean garatu zen ahalegin oparoa.

Nafarroako Luis II.ak (Frantziako XIII.ak) agindutako Batasun Ediktuak loraldi hau zimeldu zuen, nafar Erresuma derrigorrez Frantziar koroaren menpean jarri zuelarik.

Nafar Estatuaren burujabetasun osoari amaiera jarri zion unea. Euskaldunok eduki genuen eta indarrez kendu ziguten askatasunaren akabera.

Gogoan zintzelaturik eduki beharko genukeen mugarri historikoa. Gaurdaino luzatzen den loaldia….