Daily Archives: 12 uztaila, 2016

“UNA HISTORIA DE VASCONIA: EUSKALDUNIZACIÓN TARDIA” DOKUMENTALAREN HUTSIK INPORTANTEENAK- Aitzol Altuna Enzunza

oo.bask1

DOKUMENTALA:

http://www.eitb.tv/es/video/baskoniako-historia-bat/4472858537001/4473397331001/euskalduntze-berantiarra/

1. DOKUMENTALAK ez du azaltzen hipotesi hau nondik datorren, gainera “GAURKO HIPOTESIA” dela ADITZERA EMATEN DU BEHIN ETA BERRIRO!

Ez du esaten 1925. urtekoa dela, Gómez Moreno eta Sánchez Albornozek hasia: Araban iberoz jendearen izenak aurkitzean (ez zeltaz) eta “vascongado es el que está vasconizado” argudiopean.
Eusko-akitanismoa oraindik aurretikoa da, A. Oihenart (1592-1667): “de la región de Novempopulania ocupada por los baskones” esaldi soltea.
Gregorio Tours 587. urtean esandakoa hartzen dute oinarri baita: “Irrumpieron los vascos de entre las montañas, bajaron a los llanos, devastaron viñas y campos, incendiando las casas, llevándose a muchos cautivos con sus ganados. Contra los cuales actuó a menudo el duque Austrovaldo, pero causándoles poco daño”.
Ordurako Baskonia bat zen, ez du inork Akitania hitza erabiltzen. Idacio Gallaeciakoak 456. urtean ez du bereizketarik egiten, dena da Baskonia (Ebro-Garonara doan lurraldea behintzat).

Irakurtzen jarraitu