Arestiren “Aitaren etxea defendituko dut” edo Jon Sarasuaren “Amaren sua” eta goldaroaren erreferentzialtasun landatarretatik haratago, gaur egungo gizartearen genero-rolak kontuan, indar berberaz hitz egin dezakegu amaren etxeaz eta aitaren suaz, eta goldea den nekazaritza tresnaz baino, goldatutako lurraz mintza beharko genuke. Gaur lurraldeaz hitz egiterakoan, nondik gatozen eta zer garen ahaztu gabe, Internet eta ziberespazio Aroaz mintza beharko baikenuke. Ondorioz, euskal-nafar estatu independente baterako iruditeria eta erreferenteak berritu beharrean daude.