Monthly Archives: abendua 2021

“GIZA HABITAT EZKUTATUA” ERAKUSKETA ASPARRENAN

Martin Ttipia Kultur Elkartea, Hernani Errotzen eta Nabarralderen eskutik, abenduaren 4tik 12ra ikusgai egongo da Asparrenako Udaletxean (Araia, Araba). Bisita gidatuak egongo dira abenduaren 6an astelehenean eta abenduaren 8an asteazkenean.

Erakusketa honek gure historiaren mugarri garrantzitsuenak erakusten ditu. Euskal Herriko historiaren gakoak eskaintzen dituen erakusketa da: euskalnafarren habitata eta lurraldetasuna; mugarriak izan diren datak, pertsonaiak, eta gertaera garrantzitsuak modu grafiko argi eta atseginean kontatuak.